Nolatan sortu zen Speechpool?

Konferentzia interpretazioko ikasleak askotan kexatzen dira, ezin baitute praktikatzeko material egokirik aurkitu. Gu bezalako dinosauroek Wikipedia eta Google aurretiko garaiak gogoratzen ditugu, eta orduan bai izugarrizko zailtasunak genituela. Aukera bakarra genuen: gure ikaskide maiteei hitzaldiak emateko eskatzea. Baina badirudi internetek ere ez duela arazo hau konpondu.

Interneten aurkitu daiteken materiala normalean zailegia izaten da hasiberrientzat, zaharkiturik egoten da edota ia ezinezkoa da interpretatzeko (ziztu bizian irakurritako berriak, alegia!).

Ikasle batzuek fitxategiak partekatzeko webguneak erabili dituzte trebetasunez sortutako hitzaldi propioak igotzeko, hala unibertsitate bereko ikaskideek praktikatzeko erabil ditzakete. Baina honek ere ez du arazoa konpontzen, agian ezin duzulako behar duzun hizkuntzako hitzaldi bat aurkitu. Zure hizkuntza pasiboetako bat hungariarra baldin bada, baina hungariarra ez bada zure ikastaroko inoren ama-hizkuntza, non demontre aurkituko duzu hungariarrezko material erabilgarria?

Horrela jaio zen Speechpool, inspirazio momentu batean (eskala umilean, onartu behar dut): ikasleek ikasleentzat sortutako hitzaldi bilduma potentzialki itzela, kanpo-interferentzia minimoarekin eta hizkuntza mordoa eskainiz, denek parte hartzen dugun heinean. Etengabe eguneratzen den eta kolaborazio hutsean oinarritutako proiektua, doakoa eta elkarreragilea, teknologia berriei ahalik eta zuku gehiena ateratzen diona.

 

Nor dago Speechpool-en atzean?

Kontzeptua eta garapena: Sophie Llewellyn Smith

Hasierako sormen ekarpenak: Matthew Perret and Andrew Gillies

Diru eta bestelako laguntzak: NNI (National Network for Interpreting) eta Svetlana Carsten doktorea.

Webgunearen garapena: Matt Clarke

Webgunearen itzulpena: Leeds-eko Unibertsitateko Konferentzia Interpretazioko Masterreko eta Itzulpen Ikasketetako ikasleak, eta mundu osoko interpretazio eskoletako ikasleak, proiektuan muxutruk lan egiteko eskaini direnak.

Web orriko edukiaren jarraipena: eskarmentu handiko konferentzia interprete talde batek, eskuzabaltasun handiz, igotako hitzaldiak ikuskatzea onartu du.

Speechpool-ek eskerrak eman nahi dizkio Garazi Urkiola Gamarrari.

 nni logo small

Nola finantzatzen da?

Gaur egun Speechpool-ek ez du diru babesik eta Sophie Llewellyn Smith-ek kudeatzen du boluntario gisa. Webgunea erabilgarria iruditzen bazaizu, ARREN egin zure ekarpena Paypal bidez dirua emanez, hala webgunearen mantenua eta laguntza teknikoa ordaintzen lagunduko diguzu. Webgunea itzultzeko eskaerak ere pozez jasoko ditugu.